Hace poco empece a leer este libro de Kirmen Uribe. No lo he terminado aun, pero me esta gustando mucho, a pesar de ser su primera novela (antes habia ganado el premio nacional de Literatura por un libre de poemas), ha conseguido gustar y tanto, que ha ganado tambien con este libro el premio nacional de Narrativa Española aun cuando no existia la traduccion al castellano.
Ultimamente se ha hecho famosete porque Patxi Lopez leyo un poema suyo cuando tomo posesion y tambien porque la COPE y La Razon se lo han pasado teta politizandolo. Pero es muy bueno. Os pongo el comienzo del libro, que es potente, en Euskera (lo siento pero en castellano no es lo mismo)
ARRAINEK eta zuhaitzek elkarren antza dute. Antza dute uztaiengatik. Zuhaitzek enborrean dituzte. Enborrari zehar ebakia egin eta hantxe ageriko dira uztaiak. Uztai bakoitzeko urtebete, horrelaxe jakiten da zuhaitzaren adina zein den. Arrainek ere uztaiak dituzte, baina ezkatetan. Eta zuhaitzekin bezalaxe, uztai horiengatik dakigu zein den animaliaren adina. Arrainak beti ari dira handitzen. Gu ez, gu txikituz goaz behin heldutasunera iritsita. Gure hazkundea gelditu egiten da eta hezurrak elkartzen hasten dira. Uzkurtu egiten da pertsona. Arrainak, ordea, hil arte hazten dira. Gazte direnean azkarrago, urteetan aurrera egin ahala mantsoago, baina haziz doaz beti arrainak. Eta horrexegatik dituzte uztaiak ezkatetan.
Arrainen uztaia neguak sortzen du. Arrainak gutxien jaten duen aldia da negua, eta gose garai horrek arrasto ilun bat marrazten du ezkatan. Gutxiago hazten delako negu sasoian. Udan ez baina. Goserik ez dagoenean ez da arrastorik geratzen ezkatan. Uztai mikroskopikoa da arrainena, ez da itxura batean ikusten, baina hortxe dago. Zauri bat izango balitz bezala. Ondo itxi gabeko zauri bat.
Eta uztaiak arrainetan legez, gertaera latzak geratu egiten dira gure memorian, gure bizitza markatu egiten dute, gure denboraren neurri bihurtu arte. Egun zoriontsuak, aldiz, azkar doaz, azkarregi, eta berehalaxe ahazten zaizkigu. Arrainetan negua dena, gizakietan galera da. Galerak zehazten du gure garaia, harreman baten bukaerak, maite dugun pertsona baten heriotzak.
Galera bakoitza, uztai ilun bat sakonean.
2 comments:
oso oso ona!!
oso ondo Jonander! utziko diazu libura, ze egia esan kirmen uriberen ez det poesiaren batez gain askorik irakurri.
Publicar un comentario