Bozkatuko dudan lehen aldia izanen da hau. Baina ezingo det nahi nuena bozkatu. Bozkatu behar nuen aukera ez baitzaio gehiengoari gustatzen, edo akaso gutxiengo bat izanen da aukera gustuko ez duena. EAEri boza ematea nuen pentsatua. Askok ez dezue ulertuko EAEri boza emateko zergatia.
Mar-ekin hitzegin nuen lehengoan. Zer bozkatuko nuen galdetu zidan eta nik egia esan nion. Berak aurpegi arraroa jarri zidan. Indarkeriarekin lotutako zehozer esan zuen. Nik badakit zer bozkatzen ari naizen, badakit nori emango diodan sostengua. Eta badakit zergatik. Gure herrian subnormal asko dago. Eta gure ekintzekin, edo hobe esanda gure aktibitate faltagatik, gure pasibitate koldarraren ondorioz, subnormalen eskuetan uzten degu herriaren egunerokoa. Ilegalizazioak, atxiloketak, hilketak, bahiketak, torturak, mehatxuak. Euskal Herriko egunerokoa. Azken hilabeteetan argi pixkat ikusi degu, baina hauteskundeak hurbiltzen joan diren heinean, subnormalak berriro atera dira. EAE zergatik? ba botere gutxi duelako, gutxienez botere materiala eta baita ETA desagertzea interesatzen zaiolako, nere ustetan hauek dira prozesuaren alde koldartu gabe jarraituko dutenak. PSOE azkar koldartu da boza kopurua gutxituz joan direnean.
EAE ilegalizatu egin dute, eta orain, zer bozkatuko det?? Nuloa, txuria, abstentzioa?? edo alderdi alternatibo bat??
Bihar bozkatu behar det. Azken eguna det. Baina oraindik ez dakit zer bozkatu.
Mostrando entradas con la etiqueta Politica. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Politica. Mostrar todas las entradas
martes, 22 de mayo de 2007
Suscribirse a:
Entradas (Atom)