Bozkatuko dudan lehen aldia izanen da hau. Baina ezingo det nahi nuena bozkatu. Bozkatu behar nuen aukera ez baitzaio gehiengoari gustatzen, edo akaso gutxiengo bat izanen da aukera gustuko ez duena. EAEri boza ematea nuen pentsatua. Askok ez dezue ulertuko EAEri boza emateko zergatia.
Mar-ekin hitzegin nuen lehengoan. Zer bozkatuko nuen galdetu zidan eta nik egia esan nion. Berak aurpegi arraroa jarri zidan. Indarkeriarekin lotutako zehozer esan zuen. Nik badakit zer bozkatzen ari naizen, badakit nori emango diodan sostengua. Eta badakit zergatik. Gure herrian subnormal asko dago. Eta gure ekintzekin, edo hobe esanda gure aktibitate faltagatik, gure pasibitate koldarraren ondorioz, subnormalen eskuetan uzten degu herriaren egunerokoa. Ilegalizazioak, atxiloketak, hilketak, bahiketak, torturak, mehatxuak. Euskal Herriko egunerokoa. Azken hilabeteetan argi pixkat ikusi degu, baina hauteskundeak hurbiltzen joan diren heinean, subnormalak berriro atera dira. EAE zergatik? ba botere gutxi duelako, gutxienez botere materiala eta baita ETA desagertzea interesatzen zaiolako, nere ustetan hauek dira prozesuaren alde koldartu gabe jarraituko dutenak. PSOE azkar koldartu da boza kopurua gutxituz joan direnean.
EAE ilegalizatu egin dute, eta orain, zer bozkatuko det?? Nuloa, txuria, abstentzioa?? edo alderdi alternatibo bat??
Bihar bozkatu behar det. Azken eguna det. Baina oraindik ez dakit zer bozkatu.
martes, 22 de mayo de 2007
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
3 comments:
Nik ere bozkatzeko aukera daukadan lehenengo aldia da eta ilusio handia egiten dit gainera. Baina zoritxarreaz, berandu ibili naiz eta postaz bozkatzeko denbara bukatu denez, aukera galdu det.
Hala ere, zure zalantza berdinak euki nituen duela egun batzuk. Bozkatu bai, baina zer?
Nik ere egin nuen nere aukera baina ez dator zurearekin bat. Nire botoa Aralar alderdiari ematea erabaki nuen. Alderdi honek bere burua nazionalista eta ezkertiartzat dauka eta ETAren biolentziaren aurka dago. Alternatiba bat iruditzen zait betikoak alde batera uzteko. Egia da, pisu gutxiko alderdia dela baina pisu handikoez nazkatuta eta aldaketak ikusteko gogoz nago.
Botoa erabakita baina bozkatzeko aukerarik ez!Hurrengoan izango da!
arduragabe mierda bat sentitzen naiz. beti pentsatu izan det bozkatzea garrantzitsua dela. hontan eztet bozkatuko ezin izan ditudalako paperak lortu berandu ibitzeagatik. hala ere esan behar det enekala batere argi zer egin behar nuen. politikarekin beti izan det arazo berdina. ez zait gustatzen norbaiten alde jartzea, ez bainago inoiz guztiz alde. beti dago atzera botatzen nauen zeozer, eztakit, kosta egiten zait gustatzen ez zaiten zerbait defendatzen duen pertsona bati nere botoa ematea. badakit oso zaila dela hala ez bada botorik ematea, eta balorazio bat egin behar dala ta guzti hori.
zuen balorazioak adibidez logikoak iruditzen zaizkit. baino hala ta guztiz ere hala ikusita, badirudi alderdi berdinari buruz ari zeatela izena ikusten ezbadet. hori da esan nahi detena, partidu bakoitzak bere "akatsak" dituela, argi uzten ez dituen gauzatxoak.
eztakit agian egungo politika arretaz ikusi beharko nuke eta orduan iritziren bat izngo nuke, baina gaur egungo politikak, egia esan, nekatu egiten nau...
denoi. Ulertu behar nauzue, ni eztet batasunaren ideologiarekin bat egiten, baina gaur egungo egoeran boza logikoena iruditzen zitzaidan. jarraitxuez nazkatuta nago eta beraien herri kirol, bertso, triki-poteo eta janzkera uniformatu horrekin. Gainera ez nago guztiz ados beraien jarrera antidesarrollistarekin. Baina bueno. Ni post honekin ilegalizazioen kontua salatu nahi nuen. Ta punto final.
Publicar un comentario